Ametza

Ametza da gure upeltegian egindako lehenengo txakolinaren izena; etxe inguruetan dagoen ehun urtetik gorako ametz edo erkametzari omen eginez jarritako izena, belaunaldietan barrena gure familiak bizi izan duen bilakaeraren lekuko mutua.

Ametza txakolina gure mahastiak eta Hondarrabi zuri eta Izpiriotta Txipia barietateak uztartzearen ondorena da, gure lurreko txakolinen tradiziozko muina bermatzeko zorroztasun eta arduraz egindakoa.

Dastatze-nota

IKUSMEN-FASEA

Lastoaren antzeko kolore horixkaduna, distira berdekoa, garbia eta argitsua.

USAIMEN-FASEA

Ertain-goi mailako indarra, barietatearen aromak, fruitu zitrikoa (lima, pomeloa…) eta sagarra bezalako mami zuriko fruitua gailentzen zaizkio.

DASTAMEN FASEA

Orekatsua ahoan, ederki barneraturiko azidotasuna duena, azken luze eta iraunkorra, barietatearen ezaugarriak ematen dion ukitu mingots dotorekoa.

Fitxa Teknikoa:

J.D.: Arabako Txakolina – Txakoli de Alava
ARDO MOTA: Zuria
BARIETATEAK: % 95 Hondarrabi zuri , % 5 Izpiriotta txipia ( petit manseng )
ETEKINA: 62-65 Hl. Ha
HARTZIDURA:  Altzairu herdoilgaitzeko biltegiak, tenperatura kontrolatuz
ARDO ONDUA: Ez du
ZERBITZU TENPERATURA: 8-10ºC
GASTRONOMIA: Txingarretan erretako arrainak, haragi zuriak, gazta bigunak.