Luzia de Ripa

Luzia de Ripa: gure txakoli handinahienari izena ematen dion pertsonaia XVI. mendean gure ibarrean bizi izan zen andrazko fraide bat izan zen; garai hartako mahasgintzaren xehetasun gogoangarriak idatziz jaso zituen.

Luzia de Ripa txakolina arreta handiz aukeratutako mahatsekin egiten dugu, Izpiriotta txipia barietatea nagusitzen den coupagearekin; ardogintza molde modernoa baliatzen dugu, tenperatura txikian hartzituz oinarrizko aromak areagotzeko.

Dastatze-nota

IKUS-FASEA

Lastoaren antzeko kolore horixkaduna, distira berdekoa, garbia eta argitsua.

USAIMEN-FASEA

Barietate aroma garbiak, zitrikoak (pomeloa) eta tropikalak (anana) nagusitzen zaizkiola. Gozotasunez gailentzen dira anis zaporeko aromak.

DASTAMEN FASEA

Aho zapore inguratzailea du, harmoniatsua, azken luze eta iraunkorra, sorotik jasotako mineral ukituekin.

Fitxa Teknikoa:

J.D.: Arabako Txakolina – Txakoli de Alava
ARDO MOTA: Zuria
BARIETATEAK: % 80-90 Hondarrabi zuri , % 10-20 Izpiriotta txipia ( petit manseng )
ETEKINA: 55-60 Hl. Ha
HARTZIDURA:  Altzairu herdoilgaitzeko biltegiak, tenperatura kontrolatuz
ARDO ONDUA: Ez du
ZERBITZU TENPERATURA: 8-10ºC
GASTRONOMIA: Txingarretan eta labean erretako arrainak, mariskoa, Idiazabal erako gaztak.