Mahastia

Bodega Arzabro Txakolina

Arzabro Txakolinean 3 mahasti ditugu, guztira 6 ha egiten dituzten Hondarrabi Zuri (% 80) eta Izpiriotta Txipia (Petit Manseng) (gainerakoa) barietateetakoak. Mahastiak Delikan daude eta Arabako Txakolina Jatorrizko Deiturari lotzen zaizkio.

Gure lurrak kareharrizkoak dira, legardunak eta ederki drainatuak. Kokalekua egoki-egokia da txakolinaren laborantzarako; neguak hotzak izan ohi dira, elur-egunak ez dira falta, udaberri ezti eta hezeak eta eragin kontinentaleko udaldi freskoak, maiz sarri urriaren lehenengo hamabostaldian egin ohi dugun mahats-biltze sasoiraino luzatzen direnak.

Arzabro Txakolinean ingurumen aldetik guztiz mahasgintza arduratsua egiten dugu eta mahastien osasuna zaintzearren ahalik eta tratamendu gutxien baliatzen dugu.

Argazki galeria: Gure mahastiak