Nor garen

Bodega Arzabro Txakolina

Mendeetan zehar, Goi Nerbioiko eskualdeak, ipar penintsularraren atal den aldetik, txakolina izan zuen nekazaritzako adierazgarririk gorena.

XIX. mende amaiera aldera, izurrite eta gaixotasun arrotzak eta industrializazioa iristeaz batera, txakolinetarako mahastien laborantzak atzerapen aldiari ekin zion ia erabat desagertu zen arte.

Iragan mendeko 90eko hamarkadaz geroztik gaurdaino, talde txakolin-zale sutsu bat gure lurrean txakolina berreskuratzeko lanetan hasi ginen.

Arzabro Txakolina familiako upeltegia da. Delikan gaude, izen bera hartzen duen Nerbioiko ur-jauzi ikaragarritik bertara. Belaunaldiz belaunaldi lotu zaie gure familia nekazal jarduerei; mende honen hasieran egin genituen lehen landaketak tradiziozko barietateak erabilita eta 2009an gure upeltegia abiarazi genuen, zikloari itxitura eman eta botila bakoitzean gure lanaren eta gure lurren alerik onena eskaintzearren.

Argazki galeria: Delika eta inguru naturala