Ametza da gure upeltegian egindako lehenengo txakolinaren izena; etxe inguruetan dagoen ehun urtetik gorako ametz edo erkametzari omen eginez jarritako izena, belaunaldietan barrena gure familiak bizi izan duen bilakaeraren lekuko mutua.
Ametza txakolina gure mahastiak eta Hondarrabi zuri eta Izpiriotta Txipia barietateak uztartzearen ondorena da, gure lurreko txakolinen tradiziozko muina bermatzeko zorroztasun eta arduraz egindakoa.